XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
TXANKROA EDO KANTZERRAHonela sorturiko txankroak, izerdiaren pasoa galerazten du eta gainean dagoen adar-zatia igartu egiten da.
Normalean, ez du landare osoa galzorian jartzen baina haren produkzioari erasaten dio.
Adar igarrak txankroaren azpitik moztu eta erre egin behar dira.
Edozein zauri, inausketaz eginak ere bai, merkurio oxido oinarriko produktu zikatrizatzaile eta desinfektatzailez babestuko da.
Txankroa, hildako ehunak ondo kenduz txukun-txukun garbituko da, eta garbiketan kendutako hondakinak erre egingo dira.
Borroka kimikoa negurako geratzen da, kobrean oinarrituriko konposatuak erabiliz.
Minda edo simaur likido asko emateak txankroaren ugaltzea dakarrela uste da; horrelako ongarrien dosiak zaindu.